Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea (ADEMGI) irabazi-asmorik gabeko erakundea da, onura publikokoa eta interes sozialekoa, eta esklerosi anizkoitza duten Gipuzkoako pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du.
Gaur egun, borrokan urte asko eman ondoren eta guztion lankidetzari esker, ADEMGI elkarteak "Esklerosi Anizkoitzaren eta beste gaixotasun neurologiko batzuen Zentroa" du, 2007an inauguratu zena. Zentro hori elkartearen egoitza da baina, horrezaz gain, zentroan esklerosi anizkoitza eta beste gaixotasun neurologiko batzuk dituzten pertsonei errehabilitazio integral eta jarraitua eskaintzen zaie, haien bizi-kalitatea hobetzeko. Besteen artean, hauek dira eskaintzen diren zerbitzuak: fisioterapia, logopedia, psikologia, gizarte-laguntza, tailerrak, .. etab. Gainera, elkarteak aisialdiko eta denbora libreko jarduerak sustatzen ditu: txangoak, hitzaldiak, jardunaldiak eta gizarte-sentsibilizazioko kanpainak, eta gaixotasuna ezagutarazteko eta zerbitzuak mantentzeko beharrezkoak diren baliabideak lortzeko kanpainak. ADEMGI elkartearen beste helburuetako bat ikerketa sustatzea da, beharrezkoa baita gaixotasunaren kausa zein den jakiteko eta urte hauetan lortu diren aurrerapen farmakologikoak lortze jarraitzeko; izan ere, botikek gaixotasuna sendatzen ez duten arren, nabarmen moteltzen dute gaixotasunak aurrera egitea.
Horregatik, gaur, udaletxeko fatxada kolore laranjaz argituko da, errealitate hori ikusarazi eta ezagutarazteko.