pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak oso ondo baloratu du herritarrek jaietan izan duten parte-hartze handia
12
Mai
2024

Udalak oso ondo baloratu du herritarrek jaietan izan duten parte-hartze handia

Gobernu-taldeak herriko elkarteek eta udal-langileek Santikutz jai hauetan egin duten lana eskertu nahi du

 

Gure udalerriko kaleak musikaz, jokoz, festaz eta alaitasunez bete dira Santikutz jaietan. Handiek eta txikiek jaiez gozatu ahal izan dute txupinazoaren egunean hasi (apirilaren 30a) eta Mirandaolako erromeria amaitu arte (maiatzaren 5a).

Festa-giroa agerian izan da txoko guztietan, eta programatutako jarduera guztietan handia izan da parte-hartzea, eguraldiak horietako zenbaitetan lagundu ez badu ere. Ekitaldi tradizionaletatik hasi eta aire zabaleko kontzertuetara arte, herritarrak gogotsu hartu dute parte.

Udalak, jaiak baloratzean, bereziki nabarmendu nahi du herriko elkarteek antolatutako ekitaldietan jende asko bildu dela eta hori eskertzekoa da, haien lan eta dedikazio neketsua funtsezkoa baita jaiek arrakasta izan dezaten.

Udalak, halaber, herritarren jokabide eredugarria azpimarratu nahi du. Izan ere, jaiez arduraz eta errespetuz gozatu ahal izan dugu, ospakizun-giro seguru eta harmoniatsuan.

 

Horrela, gobernu-taldeak bere esker ona adierazi nahi dio komunitate osoari, guztion parte hartzeagatik, konpromisoagatik eta arduragatik. Era berean, Santikutz jaiak antolatu eta gauzatu ahal izateko ezinbestekoa izan den herriko elkarteek, boluntarioek eta laguntzaileek egindako lan nekaezina aitortu eta eskertu nahi du.

Testuinguru horretan, azpimarragarria da ere, udal-langileek egin duten lana. Haien profesionaltasuna eta prestutasuna funtsezkoak izan dira jaietako ekitalde bakoitzaren funtzionamendu egokia bermatzeko, antolaketaren, logistikaren, segurtasunaren eta garbitasunaren ikuspegitik.

Albiste guztiak