Hauteskunde-mahaiak eratzea udalei dagokie eta gaur goizeko 9.15etan zozketa publikoa aurrera eraman da Udaletxeko batzar Aretoan.
Horrela, mahai bakoitzeko lehendakaria eta mahaikideak zozketa publiko bidez izendatu dira, kasuan kasuko mahaiko hautesle-zerrendan dauden guztien artetik, irakurtzen eta idazten jakin eta 70 urtetik beherakoak izanik. Dena den, 65 urtetik aurrera uko egin ahal izango dute zazpi eguneko epean. Prozedura bera erabiliz, mahaiko kide bakoitzeko bi ordezko izendatu dira.
Horrela, herritarrek, hauteskunde-mahaiko kide izango diren jakiteko bilatze bat jarri du Udalak bere web gunean eta LegazpiON aplikazioan ere. Bertan NAN zenbakia sartuta, pertsona orok aukera izango du hautatua izan den ala ez egiaztatzeko.
Hala ere garrantzitsua da azpimarratzea zerrenda hori agian ez dela behin betikoa izango, aurkezten diren eta onartzen diren alegazioen araberakoa izango baita.