pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko mintzalagunak Bizkaian barrena ibili ziren
23
Api
2024

Legazpiko mintzalagunak Bizkaian barrena ibili ziren

Balmasedako La Enkartada Fabrika-Museoa ezagutu zuten eta Muskizen ibili ziren paseoan

 

Joan den larunbatean, Legazpiko mintzalagunez osatutako taldetxo bat Bizkai aldean ibili zen bazterrak ezagutu eta mintzapraktika egiten.

Goizean, Balmasedako La Enkartada Fabrika-Museoa bisitatu zuten. Bertan, garai batean txapelak nola egiten zituzten ikusi zuten.

Balmaseda herria ezagutu ondoren, Muskizeko Pobeña auzora joan ziren eta, bazkal ondoren, Itsaslur izeneko bide berdean paseotxo bat eman zuten.

Gustura ibili ziren Mintzalagunak eta aukera aprobetxatu zuten elkar ezagutu eta testuinguru berrietan mintza-praktika egiteko.

 

 

Albiste guztiak