Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Pazko Astean Hondarribiko aterpera irteera antolatu du Sorgintxulo aisialdi taldearen gidaritzapean. Diputazioko Juan Sebastian Elkano aterpetxea hirigunetik 800 metrora dago, Higer itsasargira doan errepidean. Kanpoaldean aisiarako gune handia dago, belar artifizialeko kirol anitzeko pista barne. Horrezaz gain inguruak aukera handiak eskaintzen ditu: hondartza, mendia, …
Irteera apirilaren 2tik 4ra izango da, asteartetik ostegunera, eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da. Irteeraren helburu nagusia, Sorgintxulok uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak eta Sorgintxuloko begiraleak elkar ezagutzea da.
Izen-ematea datorren ostiralean, martxoaren 8an egin beharko da, arratsaldeko 17.30etik 19.30era, Sorgintxulo taldeak duen lokalean (Itxaropen auzoa, 5, behea-esk.).
Izen-ematea egiteko ezinbestekoa izango da honako dokumentazioa eramatea:
- Gurasoen baimena sinatuta (esku-programan agertzen dena)
- NANaren fotokopia
- Osakidetzako txartelaren fotokopia
- 50 euro
Gazte bakoitzak bere izen-ematea eta beste batena egin ditzake.
Plaza kopurua: 40.
Gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da: martxoaren 15ean, ostirala, 17.30ean Kultur etxean.
Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da, udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.
Informazio gehiago esku-programan