pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Plan Orokorra herritarrekin lantzeko saio irekiak hemen dira
14
Ots
2024

Plan Orokorra herritarrekin lantzeko saio irekiak hemen dira

Kultur Etxeko ikastaro gelan. Otsailaren 19an eta 21ean, bietan 18.00tan 

Legazpiko Herria Antolatzeko Plan Orokor berria idazteko prozesuaren baitan urratsak egiten ari da Udala. Urtarrilaren 22an Aurrerapen agiria onartu zen eta otsailaren 7an Plan Orokorra herritarrekin lantzeko parte-hartze prozesuari hasiera eman zitzaion, aurkezpen ekitaldi baten bidez. Prozesu horren baitan gaur Gizarte Zentroan nagusiekin bildu gara, ekarpen ugari jasotzeko balio izan duen saio interesgarri batean.

 

Hurrengo pausu gisa, herritar guztientzako irekita egongo diren saioak antolatu dira Kultur Etxeko ikastaro gelan. Hitzorduak hauek izango dira:

  • Otsailaren 19an, 18.00tan.
  • Otsailaren 21ean, 18.00tan.

Ekintza horren bitartez herritarren ikuspuntu, kezka, gurari, kexa eta iradokizunak ezagutu nahi dira etorkizuneko Legazpi elkarrekin lantzeko.

Gogoratu gainera, Aurrerapena jendaurrean izango den garaian, herritar orok izango duela iradokizun eta ekarpenak egiteko aukera. Iradokizun horiek idatziz udal-erregistro bidez aurkeztu beharko dira.

Planari buruzko informazio gehiago

 

 

Albiste guztiak