pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Abian da Legazpiko Plan Orokorra elkarrekin lantzeko parte-hartze prozesua
02
Ots
2024

Abian da Legazpiko Plan Orokorra elkarrekin lantzeko parte-hartze prozesua

Herritarrekin lantzea da Udalaren asmoa eta otsailean parte- hartzeko hainbat jardueratara joateko deia egiten die legazpiarrei

 

Legazpiko Herria Antolatzeko Plan Orokorra herritarrekin lantzea da Udalaren asmoa eta otsailean parte- hartzeko hainbat jardueratara joateko deia egiten die legazpiarrei, kontuan izanda, gainera, Plan horrek datozen urteetako gure herriaren oinarriak diseinatuko dituela.

Plan Orokorraren Aurrerapen dokumentua urtarrilaren 22an onetsi zuen Gobernu Batzordeak, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, bi hilabetean aurrera egongo da jendaurrean. Gainera, agiria www.legazpiplanorokorra.eus webgunean ere kontsulta daiteke, non prozesuari eta deialdiei buruzko informazio guztia jasotzen den.

Informazio publikoaren eta parte-hartzearen prozesuari hasiera emateko Planaren aurkezpen-ekitaldi bat egingo da interesa duen orori irekia. Bertan aurrerapen dokumentuaren edukia eta Plana onartzeko falta diren pausuak azalduko dira, besteak beste. Otsailaren 7an izango da, 18:00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Aurkezpen horren ostean, hainbat saio eta lanketa-tailer izango dira Plana aberastuko duten ikuspegi anitzak jasotzeko.

 

Prozesuaren barruan, alde batetik saio irekiak antolatu dira, Aurrerapenaren edukiaren funtsezko gaiak eta etorkizuneko planaren irismena jorratzeko. Publiko orokorrarentzako saioen data eta orduak hauek izango dira, biak Kultur Etxeko ikastaro aretoan:

  • Otsailaren 19an, arratsaldeko 18.00tan.
  • Otsailaren 21ean, arratsaldeko 18.00tan.

Bestalde, adostasun zabalak lortzeko eta ekitatean eta gobernantzan irabazteko, berariazko tailerrak antolatu dira gazteen eta adinekoen ikuspuntuak jasotzeko eta genero-ikuspegiaren aplikazioan sakontzeko. Informazio guztia planaren webgunean egongo da eskuragarri.

Argitu behar da saio horiez gain, Aurrerapena jendaurrean izango den epean, herritar orok izango duela iradokizun eta ekarpenak egiteko aukera. Iradokizun horiek udal-erregistro bidez aurkeztu beharko dira.

 

Albiste guztiak