LegazpiON aplikazioaren bitartez Legazpiko Udalaren inguruko informazio guztia eskuratu dezakezu era erraz eta azkar batean: albisteak, tramiteak bideratu, agenda, argazkiak, prozesu desberdinetan parte hartu eta “udalari idatzi” ataletik ere zuzenean iradokizunak bidaltzeko aukera dagoelarik, besteak beste.
LegazpiON APPa Android eta iOS sistema eragileentzat dago eskuragarri eta Google Play Store edo APP Store-ra joanda LegazpiON idatziz aurki daiteke. Aplikazioa deskargatu ondoren, eta informazio guztia jada eskura badago ere, profil bat sortzea komenigarria da, honek abantailak baititu.
Profila sortzeko erabiltzaile bati alta eman behar zaio, izena eta kode bat jarriz. Hau eginda bi abantaila hauek izango ditugu:
- APPra bidaltzen diren mezu guztiak norbere profilean ikus daitezke, erabiltzalerik sortu ez badugu behin bistaratu eta galdu egingo dira.
- Idatzi Udala atala erabiltzeko profila sortuta izan behar dugu. Modu honetara, APPak badaki nor den mezua idatzi nahi duena eta ez digu identifikaziorik eskatuko.
Pasahitza ahaztu bazaigu, berrezartzeko eskatu eta email bat jasoz pasahitz berri bat ezartzeko aukera izango dugu.