Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatuta eta ANDRAITZen laguntzarekin, abenduaren 10ean, igandean, saskibaloi kluben arteko topaketa bat burutuko da Domingo Agirreko kantxan.
Jardunaldia 10: 00etan hasiko da, lau partidu jokatuko dira eta azkena 12:15ean hasiko da.
Jardunaldi honetan Eibar, Deba, Bergarako taldeak eta ANDRAITZek hartuko dute parte.