pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haztegi ikastolako LH2ko ikasleek Udal artxibategia bisitatu dute
25
Aza
2023

Haztegi ikastolako LH2ko ikasleek Udal artxibategia bisitatu dute

Legazpiko Erdi Aroko dokumentuak ezagutu dituzte

 
Aste honetan Haztegi Ikastolako LH2 mailako haurren bisita jaso dugu Legazpiko Udal Artxibategian. Erdi Aroa lantzen ari diren momentu honetan Bikuña Jauregia, Udal Artxibategia eta Parrokiko kanpandorrea ikusi dituzte, toki bakoitzean gure herrian Erdi Aroko ezaugarriak landuz.
 
Gure artxibategian zehazki, Legazpiko Udalak dituen Erdi Aro garaiko dokumentuak ezagutu dituzte: olagizon eta baserritarren arteko hitzarmenak pergaminoan, Segurarekin egindako atxikimendua paperean, berunezko Erret zigilua duen pergaminozko bete-agindu bat, mugarrien plano bat, eta abar.

Albiste guztiak