Sarrera txartelak Kultur Etxeko Harreran, azaroaren 20tik 24ra, 10:00-13:00etara eta 16:00-19:00etara. Azaroaren 25ean, 18:00etatik aurrera Pilotalekuko sarreran.
Azaroan Musika aurrera doa eta amaiera gertu dugu. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak. Azaroaren 25ean, larunbata, 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan izango den kontzertua izan ohi da zitarik kuttunena. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera.
Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez. Hona prestatu duten egitaraua:
GOIZ DEIA TXISTULARIAK - TXISTU MIXTU. Zuzendari: Iker Azpeitia Berasategi
1. Oroitzapena - Carlos Santa Coloma
2. Zurekin batera - ETS
3. Xalbadorren Heriotzean - Xabier Lete
4. Loretxoa - Benito Lertxundi
5. Behin betiko - Imanol Urbieta
ALAITASUNA ERRONDAILA. Zuzendari: Eli Gordoa Lopez de Larrinzar
1. Coimbra (música de Raul Ferrão )
2. Aitormena (Hertzainak)
3. Guantanamera (Popular Cubana)
SANTIKUTZ ABESBATZA. Zuzendari: Marian Lasa Gordoa
1. The Lion Sleeps Tonight ............ Arr.: Julio Dominguez
2. Xalbadorren Heriotzean ........... Xabier Lete (Arr.: Jo. Maris)
3. Siyahamba ................................ Canción Zulú
4. Salve de la Misa Rociera ........... Arr.: D. Casares
LEGAZPI MUSIKA BANDA. Zuzendari: Jesus Castillejo Ezpeleta
1. Expo 70............................Paul Yoder
2. Txoria, Txori......................Mold: I. Urkizu
Santikutz Abesbatzarekin.
3. Pennsylvania 6-5000........G. Miller