pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Lore landaketa azaroaren 10ean Legazpin
04
Aza
2023

Lore landaketa azaroaren 10ean Legazpin

Belaunaldien arteko harremanak lantzea da helburua

Legazpi loratzen egitasmoa Legazpiko udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera martxan jarritako GizarteLab gizarte esperimentaziorako laborategiaren emaitzetako bat da.

GizarteLab taldearen eginkizuna Legazpiko etorkizunari buruzko hausnarketa egitea da eta horren barruan herritarren belaunaldiartekotasunari garrantzia ematen diote. Duela gutxi belaunaldien arteko bigarren topaketa gastronomikoa aurrera eraman zen herrian eta oraingoan Legazpi loratuko dute.

Legazpiko kolektibo desberdinetako adin askotako jendea elkartu eta plastikozko botilak erabiliz, herria apaintzeko loreak egiten ari dira Gizarte Zentroan, hauek datorren azaroaren 10ea, herriko puntu desberdinetan landatuko dituztelarik.

 

LANDAKETA EGUNA : azaroak 10 (ostirala)

  • Goizeko 10:00etan: Gizarte Zentroan elkartuko dira parte hartzaileak: Haztegi, Olazabal eta Domingo Agirreko ikasleak bere irakasleekin, Garagune, Meazti, Eguneko zentroa, Iratzarri, Buztintegi, Nagusilan, bolondresak… Bost talde osatuko dira, bost guneetan landatuko direlako lorak. Aukeratutako lekuak ondorengoak izango dira: Laubideko errotonda, insdustrialdeako errotonda, Santurnino Telleriako errotonda, Bikuña enean eta Udaletxeko ondoko lorategian. Lehenengo landaketa Gizarte Zentroan bertan egingo dute elkarrekin eta jarraian talde bakoitza (arduradun batekin) dagokion gunera joan da eta landaketa egingo dute.
  • Eguerdiko 12:00ak inguruan talde guztiak Udaletxe atzekaldean elkartuko dira azken landaketa egiteko. Bertan taldeko argazki bat egingo da eta amaiera emango zaio ekitaldiari.

 

Abenduaren 13ra arte landatutako lekuetan loreak geratzea erabaki da. Ondoren, erabilitako materialak (makilak, plastikoa, torniloak...) bildu eta birziklatuko dira.

Albiste guztiak