Aurtengoan, bosgarren aldiz egingo den ekitaldian,
bi sari banatuko dira:
- Kultura Merezimendua:
Mari Romero Fernández, “Etxetorre goikoa. Donde no existe el olvido” bere laugarren liburua argitaratu duelako. Horrez gain beste liburu interesgarri bat ere aurkeztu du aurten:¿Porqué no nos dejáis entrar?
- Herrigintza:
Marian Lasa Gordoa, 27 urtez Santikutz abesbatzaren Zuzendari gisa egin duen borondatezko lanagatik, kantuarekiko interesa aldarrikatuz.
Aurtengoan ere herriko kultur elkarteekin adostu da sariak emateko prozedura, eta elkarte hauek eginiko proposamenak hartu dira kontutan. Erabakia bozketa bidez hartu dute elkarteek.