pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Komunikazio ez bortitza - Haur eta nerabeen gurasoentzako hitzaldia
24
Mai
2022

Komunikazio ez bortitza - Haur eta nerabeen gurasoentzako hitzaldia

Maiatzaren 31n, arratsaldeko 18:00etan Kultur etxean

Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau? Garapen sozioemozionala

Komunikazio ez bortitza.

 

Hitzaldia Hartzaileak: Gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Mugarik gabe

Trebatzailea: Nerea Mendizabal

 

Helburu orokorra: 

  • Harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzen lagundu dezakeen komunikatzeko modua aurkeztuko da. Familiako kideen beharrak ezagututa, denok amesten dugun etxeko giroaz gozatzeko gakoak ezagutuko dira.

Helburuak:

  • Besteengana gerturatzen lagunduko digun hitz egiteko eta entzuteko modua ezagutu eta praktikatzea.
  • Familiako giroa kudeatzeko eta bizitzako harreman desberdinak zaintzeko alderdiak ezagutzea. 
  • Gatazken kudeaketarako eta mugak jartzeko baliabideak eskuratu.

Landuko diren edukiak eta gaitasunak:

  • KEBeko irizpideak aurkeztu eta praktikatu. Intentzioa, adierazpen zintzoa eta entzute enpatikoa
  • Seme-alabek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten dutenean: nola kudeatu gatazkak? zer esan benetan entzuteko? zer muga jarri eta nola? nola hobetu komunikazioa seme-alabekin?

Metodologia:

  • Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.

Albiste guztiak