pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

EUSKARAK 365 EGUN
13
Aza
2021

EUSKARAK 365 EGUN

Ipuin labur-labur-laburren 2. lehiaketa martxan!

Ipuin labur-labur-laburren 2. lehiaketa martxan!

 

Ostiralean aurkeztutako Umeek helduei euskaraz gehiago entzuteko ekimenaren baitan, Euskaraldia batzordeak ipuin labur-labur-laburren 2. Lehiaketa jarri du martxan.

Ipuina bi edo gehiagoen artean idatzitakoa izango da eta horietako batek 16 urte baino gehiago izan beharko ditu.

Gaia, haurren ikuspegitik pentsatu da eta, seguru asko, sarritan euren buruari egiten dioten galdera da: gurekin dauden helduek euskaraz badakite baina……

Eta helduak diogunean hauek esan nahi ditugu: eskola-orduz kanpo haurraren zaintzaz arduratzen diren pertsonak, izan kontratatu, lagun, guraso, senide, irakasle, begirale, entrenatzaile…

Ipuin hoberena idatzi duen taldeak 100 €ko erosketa–bonoa eskuratuko du, herriko merkataritza- edo ostalaritza-establezimenduetan erabiltzeko:

 

Irakurri oinarriak, animatu eta parte hartu!

Lehiaketaren oinarriak

 

Albiste guztiak