pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

EUSKARAK 365 EGUN
12
Aza
2021

EUSKARAK 365 EGUN

Umeek helduei euskaraz gehiago entzuteko ekimena

Umeek helduei euskaraz gehiago entzuteko ekimena

 

Euskaltzaleen Topaguneak bultzatuta, “Haurren aurrean helduok heldu”  izena duen aktibazio ekimena gauzatuko da udazkenean Euskal Herriko hainbat herritan. Legazpin ere ekimena gauzatzea erabaki du Euskaraldiko batzordeak eta bertan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar helduak.

Hauxe da ekimenaren helburua: guraso, hezitzaile, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako helduek (begiraleak, entrenatzaileak, …..) euren artean euskaraz gehiago egitea.

Euskaraldiaren ildo bereko ariketa izango da eta oraingoan ere, Euskaltzaleen Topagunearekin koordinatuta tokian toki sortuko diren herri batzordeek ariketa sustatuko dute maila lokalean: baina ez dugu ahobizi/belarriprest rolik aukeratuko edo rolaren txaparik jantziko. Gainera,  gizarte guztiari zuzendutako ariketa izan beharrean, haurrekin harreman zuzena duten helduak (16 urtetik gorakoak) izango dira parte-hartzaileak.

Nola parte hartu ariketan

Noiz egingo dugu ariketa? Azaroaren 22tik abenduaren 5era.

 

Non egingo dugu ariketa? Euskal Herri osoan eta Legazpin, helduak eta umeak elkartzen diren guneetan: parkek, eskola kanpoaldea, plazak, terrazak, kirol-guneak,….. Bereziki gune hauetan:

  • Futbol-zelai ondoko haur-parkea
  • Eliza atzealdeko haur-parkea
  • Latxartegi parkea
  • BM pareko haur-parkea
  • Laubide auzoko haur-parke estalia
  • Laubide auzoko oinezkoen kalea
  • Domingo Agirre eskolako jolastokia

Mapa, ariketa egingo den guneak azalduta

Kartela

Albiste guztiak