Badira egun batzuk autokarabanak garbitzeko Mirandaolako gunean urik ez dagoela. Izotzaren ondorioz, hoditeria puskatu egin da, baina negua igaro arte ez dute konponduko, berriro puskatzeko arriskua baitago. Eguraldi hobea etortzearekin batera, behin arriskurik ez dagoenean, hoditeria konpondu, eta ura izango da berriro ere.
Izotzak deskalabru dezente eragiten ditu udalerriko hoditerietan. Horregatik, badira urte batzuk, negu partean, udal iturrietako ura mozteko erabakia hartu zuela udalak. Eguraldi ona egiten duenean jartzen dituzte horiek ere berriro martxan.
Mirandaolako gunea, baina, ez da ixten neguan. Aurreko urteetan ere irekita egon izan da. Behin-behinean dago itxita, ustekabean hoditeria puskatu delako. Arazorik izan ezean, urte osoan egoten da martxan, erabiltzaile dezente baititu.