Sei hilabeteko eta lanaldi osorako
Lanbiden izena emateko epea maiatzaren 20an hasiko da eta maiatzaren 27an bukatuko da.
Legazpiko Udalak diru-partida bat aurreikusi du 2021ko aurrekontuetan, aurtengo ekitaldian enplegua sustatzeko.
Udalak sustatutako 2021eko Enplegu-planaren erronka espazio publikoak biziberritzea da. Horrekin hiri-ingurunea hobetzea proposatzen da, modu horretan merkataritzarako eta biztanleen eta bisitarien mugikortasunerako espazio egokia sortuz.
Era berean, Lanbiden izena emanda duten langabetuen eta enplegu-eskatzaileen kontratazioa erraztuko duen Plan bat jarri nahi da martxan, Covid-19aren ondorioz langabezian daudenen enplegagarritasuna handitu asmoz.
Honako baremoa erabiliko da aukeraketa egiteko:
- Lan gabe egotea Covid-19aren ondorioz (langabezia-data 2020ko martxoaren 14tik eskabideak aurkeztutako azken egunera bitartekoa izango da): 6 puntu.
- Esperientzia peoi gisa, eskakizun gisa eskatzen dena (6 hilabete) beino gehiagokoa: puntu bat 6 hilabeteko, gehienez 4 puntura arte.
- Emakumea: 3 puntu.
- 45 urte baino gehiago: 2 puntu.
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra: 2 puntu.