pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Inauteriak 2015 Legazpin: Ikus egitaraua
03
Ots
2015

Inauteriak 2015 Legazpin: Ikus egitaraua

Herriko eragile guztiak jo ta su ari dira

Herriko eragile guztiak jo ta su ari dira Inauteriak prestatzen, karrozak, mozorroak, dantzak,... 15 egun baino ez dira geratzen LINTXen etorrerarako. 
 
EGITARAUA
Otsailak 12, osteguna: Doinua Musika Eskolako ikasleek Inauteri kalejira egingo dute 17:15etatik aurrera.
 
Otsailak 13, ostirala: ikastetxeetako haurren desfilea. 16:00etan Domingo Agirre Ikastetxekoak Juanastegi parera iritsiko dira eta han izango dituzte zain Haztegi Ikastolakoak beraien atzetik ibilbidea egiten hasteko. Santikutz Kalea eta Kale Nagusian zehar ibilaldia egin ondoren plazan amaituko dute.
17:00etan Lintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Urolatarrak Txaranga hasiko da kaleak alaitzen 19:30ak arte.
19:00etatik  Alaitasuna Errondaila Mariatxi bihurturik kalez kale ibiliko zaigu, IV Mexikar jaian.
Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.
 
Otsailak 14, larunbata: Legazpiko Gazteak elkarteak antolatutako ZAPATUKO IÑAUTERIA: Gaia: Marrazki Bizidunak. 12:00etan Gaztetxean elkartu eta bazkalaurreko poteoa hasiko dugu. 14:30ean Bazkaria Aitxurin. 17:00etan:Laubide kalean elkartuko gara karrozarekin Kalejira hasteko.
 
Otsailak 15, igandea: “Inauteri konpartsak 25 urte” konpartsa abiatuko da plazatik 12:00etan eta erdiguneko kaleetan ibiliko da. Aurtengo konpartsak 25 urte hauetan kaleratu dituzten Euskal Herriko tradiziozko inauteri guztiak bilduko ditu. Arratsaldean 17:30ean Laubidetik abiatuko dira eta Plazan amaituko dute. 
19:00etan Lintx-en agurra, Euskal Herria plazan.

Albiste guztiak