pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bi dantza txapelketetako hiru lehen sailkatuak
21
Urt
2015

Bi dantza txapelketetako hiru lehen sailkatuak

Soinu Zaharra eta Aurreskua

Joan den urtarrilaren 17an, larunbata, Latxartegi Aretoan jokatu zen Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako mutilen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketako XXI. edizioa eta nesken Haurren Soinu Zaharrak (Neskatxena) Txapelketako III.edizioa.
Bi txapelketak Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku eta XVII. Gazteen Soinu Zahar  (Neskatxena) Ligaxketako lehen saioak izan ziren.
Hona bi txapelketetako legazpiko hiru lehen sailkatuak:
Soinu Zaharra:
1.       Katerin Artola (Oiartzun)
2.       Nagore Muriel (Billabona)
3.       Oihane Urreta (Billabona)
Aurresku:
1.       Aimar Oldriozola (Ibarra)
2.       Iker Belintxon (Lezo)
3.       Xabier Bengoetxea (Ziordia)
Soinu Zaharra Txapelketako Legazpiko saio honetan Sustraiak Dantza Taldeko hiru neskatila aritu ziren, Nahia Lopez, Ane Arrizabalaga eta Maider Encina, eta azpimarratzekoa da oso lan ona egin zutela, lehenengo hiru sailkatuetan artean agertu ez arren, ligaxkako lehen saio honetan puntu mordoxka bildu zutelako. 

Albiste guztiak