pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Emusik 2016 egitasmoak badu bideoklipa
15
Urt
2015

Emusik 2016 egitasmoak badu bideoklipa

Legazpi proiektuaren baitako mikroegoitza

Gure udalerria proiektuaren baitako mikroegoitza izango da datorren urtean
 
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu egitasmoaren baitan egingo den Emusik 2016 jaialdiaren kolaboratzaile gisa aukeratu zuten Legazpiko Musika Eskola, eta ondorioz, duela hilabete batzuk hitzarmena sinatu zuten egitasmoaren sustatzaileek, Legazpiko Doinua Musika Eskolak eta Udalak berak.
 
Hitzarmena sinatuta, Emusik 2016 jaialdiaren mikroegoitza izatea onartu zuen Legazpik, eta era horretan, egitasmo honi esker, gure udalerriak tokitxo bat izango du Europan.
 
Egitasmo honek dagoeneko baditu abestia zein bideoklipa. "Musikatu bizitza. Bizitza du musikak" dio, besteak beste, hainbat hizkuntza biltzen dituen kantuak. Youtuben sartuta ikusi eta entzun ahal izango du interesa duen orok:
 

Emusik 2016 subtitled

Albiste guztiak