Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez eman du pausoa
Asteazkenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna denez, udaleko webgunean .eus domeinua martxan jarri du Legazpiko Udalak. Ondorioz, aurrerantzean, www.legazpi.eus helbidea izango du, nahiz eta denbora tarte batean, www.legazpiko-udala.info helbidera bideratutakoak ere aintzat hartuko diren. Datorren urte haseran, berriz, udal barneko helbide guztiei jarriko zaie .eus domeinua.
Euskal nortasuna sustatzeko eta euskal komunitateari indarra emateko proiektu bat dugu, hain zuzen, .eus domeinua, eta hasiera batean, luzapen hori erabiltzeko aukera gutxi batzuei eman bazitzaien ere, dagoeneko edonork eska dezake .eus domeinu izen bat; orain arten, .com edo .org bezalaxe. Izan partikularra edo erakundea, enpresa zein elkartea, izan hemengoa edo hangoa. .eus domeinu izen bat eskuratzeko ez da eskatzailea nor den begiratuko, webguneari baino ez zaio erreparatuko.
Puntueus Fundazioak espero du urtea amaitu bitartean, 2.000 domeinu berri izatea aktibatuta. Legazpiko Udalak, behintzat, eman du pausoa.