Doinu Ederrren (Pilotaleku atzealdean) biltzen diren Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulari Taldea, Legazpi Musika Banda eta Santikutz Abesbatzak elkarrekin eskainiko diguten Santa Zezilia kontzertuarekin amaituko da aurtengo Azaroan Musika zikloa. 20:15ean izango da emanaldia Legazpiko Parrokian.
Ilusio handiz prestatzen duten emanaldia izaten da, eta horren erakusgarri izaten dira elkarrekin joko dituzten abestiak, beste musikari batzuen kolaborazioak, dantzarienak,… Talde guztiak ematen dute beraien onena eta herritarren erantzuna ere horrelakoxea izaten da. Aurtengoa ere berezia izango da inondik ere. Hona hemen eskainiko duten egitaraua:
GOIZ-DEIA TXISTULARI TALDEA
- Don Martin Sabin Bikandi
- Edurre Sabin Bikandi
(Eskusoinua: Edurne Berasategi; Gitarrak: Olatz Orozko eta Iñigo Caballero; Baxua: Andoni Domínguez)
- Ilun ikarak Imanol Larzabal
(Abeslarial: Maitane Murillo eta Joxe Anjel Urbieta; Gitarrak: Olatz Orozko eta Iñigo Caballero; Baxua: Andoni Domínguez; Pianoa: Ainhoa Enatarriaga)
- Habanera del Guria Herrikoia / Mold.: J. I. Ansorena
(Alaitasuna Errondailarekin batera)
Zuzendaria: Alain Madina
ALAITASUNA ERRONDAILA
- Beatles popurria The Beatles
- Azken dantza Pantxoa eta Peio
- En mi viejo San Juan Noel Estrada
Zuzendaria: Julian Armendariz
SANTIKUTZ ABESBATZA
- No tardes Tom S. C. Foster
- The battle of Jericho M. Bartholomew
- A ti R. Hernández
- Maite Pablo Sorozabal
- Oi Ama Eskualherria B. Lertxundi
- Tourdion P. Attaingnant
Zuzendaria: Marian Lasa
LEGAZPI MUSIKA BANDA
-Inferno R. W. Smith
Divine Comedy
Zuzendaria: Jesús Castillejo
LEGAZPI MUSIKA BANDA + GOIZ-DEIA TXISTULARI TALDEA
- Arrate (Fandango; Arin-arin) E. Gorosarri.
(Dantzariak: Sustraiak Dantza Taldea)
Zuzendaria: Jesús Castillejo
TALDE GUZTIAK
- Xalbadorren heriotzean Xabier Lete
Zuzendaria: Jesús Castillejo