Sustraiak Dantza Taldeak antolatzen duen Igande Inauteriko Konpartsak 25 urte betetzen dituenez datorren Inauterietako konpartsa berezia izango da.
Konpartsa 2015eko otsailaren 15ean izango da eta urte hauetan dantzatu dituzten hainbat Euskal Inauteri dantzatuko dituzte. Horretarako hiru talde ezberdin antolatu eta entsegu egunak finkatu dira.
Azaroaren 4ean hasiko diren entseguak astearte eta larunbatetan izango dira. Asteartean 20:15ean izango da eta bertan, dantza orokorrak dantzatuko dira. Larunbatetan, aldiz, talde bakoitzak bere dantzak egingo ditu. 16:30etan hasita, talde bakoitzak 45 minututako entsegua izango duelarik.
Urte hauetan konpartsan parte hartu duten guztiak gonbidatuak deude, berriak direnentzako ere ateak zabalik dituzte Sustraia Dantza Taldeko kideek.