pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Txikizioak izan dira asteburuan futbol zelaian eta bertako instalazioetan
17
Ira
2014

Txikizioak izan dira asteburuan futbol zelaian eta bertako instalazioetan

Agorreko Santikutzetako asteburu honetan, hamaika txikizio egin dituzte Legazpiko futbol zelaian eta bertako instalazioetan. Kirol Patronatuko arduradunak eta Udal ordezkariak haserre bezain kezkatuta daude gertaerengatik.
 
Batetik, ostiral gauean, plazako aparkalekutik hartutako su itzalgailuak hustu zituzten kirol guneko pistan, aldagela inguruetan eta harmailetan. Bestetik, "badirudi 'botila festa' delakoa egin zutela harmailetan, inguruan eta baita zelaian bertan ere", azaldu dute.
 
Larunbatean, berriz, giltzarrapoa puskatu, eta auto bat sartu zen berdegunera. Hurrengo egunean, gurpilaren arrastoak nabari ziren nonahi, eta "zelaia dezente izorratuta geratu da". Inguru guztia "ahal bezala txukundu", eta astebururako aurreikusita zeuden partidak jokatu ahal izan zituzten, baina berriz ere lana eta dirua beharko dira dena lehen zegoen moduan uzteko.
 
Orain, zelaiko belarra jarri zuen Mondo enpresako teknikariek zer esango zain daude, kalteen balorazioa egiteko.
 
Ez da festa giroa aitzakia hartuta futbol zelaian txikizioak egiten dituzten aurreneko aldia, eta "ekintza lotsagarritzat" jo dituzte nola Patronatutik hala Udaletik. "Bada garaia festak eta txikizioa bereiztekoa. Bada garaia gauzak zaindu eta gizalegez jokatzekoa. Legazpiar guztion dirua erabili behar dugu gutxi batzuen jarrera lotsagarriak eragindako kalteak konpontzeko", adierazi dute.
 
Bestalde, larunbat gauean zer auto sartu zen identifikatzen ahalegindu nahi dute, eta Udaletik deia egin dute norbaitek argigarria den zerbait ikusi bazuen, arren, udaltzainekin harremanetan jartzeko.
 

Albiste guztiak