pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

KORRIKA badator Legazpira Aurtengoa 20. edizioa da
05
Api
2017

KORRIKA badator Legazpira Aurtengoa 20. edizioa da

Martxoaren 30ean Otxandiotik irten eta apirilaren 9an iritsiko da Iruñera. Legazpira apirilaren 8an, datorren asteko larunbatean iritsiko da.

Martxoaren 30ean Otxandiotik irten eta apirilaren 9an iritsiko da Iruñera. Legazpira apirilaren 8an, datorren asteko larunbatean iritsiko da.

 

1980an antolatu zen lehen KORRIKA, bi urtetik behin egiten da eta aurtengoa 20. edizioa da. Euskararen aldeko kontzien-tzia suspertzea eta AEK-ko euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

KORRIKA iristen dela eta, Legazpik bi hitzordu ditu:

 

  1. Apirilaren 6an, ostegunean, KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu. Arratsaldeko 15:45ean abiatuko da Goierri tabernatik eta herria zeharkatu ondoren, 16:30ean iritsiko da plazara. Bertan parte hartuko dute herriko hiru ikastetxetako ikasle, irakasle eta gurasoek eta nahi duten herritarrek.

  2. Apirilaren 8an, larunbatean, goizeko 10:30ak inguru iritsiko da KORRIKA Legazpira. Zeraindik etorriko da eta Legazpik Motxorroko bidegurutzean hartuko du lekukoa; ondoren herria zeharkatuko du eta Udanarantz abiatuko da. Bertan Oñatikoei pasatuko die lekukoa.

Honen bidez KORRIKAn parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiarrak, euskara erabiliz, ikasiz eta bultzatuz.

Albiste guztiak