Coro Paternain, Laubide Belardenda eta Jokine Lentzeria dendek izango dute erakusleiho hutsak erabiltzeko aukera, euren produktuak iragartzeko
Legazpiko Udalak eta Ilinti Merkatari Elkarteak sustatuta, Dendak Aktibatu egitasmoa jarri zen martxan 2014an.
Egitasmo honen helburuak hauek dira:
- Legazpiko merkataritza-guneak sustatu
- Lokal hutsak erabili
- Itxitako lokalei balioa gehitu
- Jarduera etenak eragotzi
Ilintik dagoeneko egin du zozketa interesa duten guztien artean, eta hauek dira larunbatetik aurrera ikusi ahal izango ditugun denden erakusleihoak:
· Coro Paternain:Kale Nagusia 9 (lehengo Compro Oro)
· Laubide belardenda:Laubide 31 (lehengo ogi denda)
· Jokine Lentzeria: Santikutz 8 (lehen Urkiola)