pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Arantzazura erromesaldia irailaren 8an egingo dute legazpiarrek
27
Abu
2014

Arantzazura erromesaldia irailaren 8an egingo dute legazpiarrek

Udalak autobus zerbitzu berezia jarriko du

Urtero bezala, legazpiarrek Arantzazun izango dute hitzordu iralaren 8an, erromesaldia dela tarteko; eta Udalak autobus zerbitzua jarriko du bertara joateko.

 

Goizeko 7:30ean izango da lehen autobusa, Udanatik Arantzazura oinez joan nahi dutenentzat. Saturnino Telleria biribilgunean dagoen geltokian hartu behar dute autobusa, eta Udanaraino eramango ditu. Mendizaleek ez dute hamarretakorik eraman beharko, Ama Birjinaren iturrian salda eta txorizo egongo baita. Bigarren autobusa, berriz, 10:00etan izang da, toki berean, eta honek Arantzazuraino bertaraino eramango ditu erromesak. Bueltan etortzeko autobusa, berriz, 17:30ean irtengo da Arantzazutik, denentzat.

 

Autobus zerbitua erabili nahi duen orok udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan eman beharko du izena, eta doan izango da.

 

Bazkarirako txartelak

Eguerdian, 14:00etan, herri bazkaria izango da Arantzazuko Santutegia Hotelean. Bazkarirako txartelak ere udaltxeko Herritarren Arreta Bulegoan egongo dira salgai, 20€-ren truke.

 

Honako menu hau eskainiko dute: urdaiazpikoa, arrain pudina, paella, legatz frijitua eta pantxineta.

Albiste guztiak