Martxoan abiatu ziren Liburu eguneko ospakizun ekitaldiak, Irakurketa Erraza egitasmoarekin. Apirilean Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoa ere martxan jarri zen, eta apirilaren 23a, Liburuaren eguna, gerturatzearekin ekitaldiak ugaritzen joan dira. Apirilaren 18 eta 19an Literatur solasaldiak izan zituzten DBH eta Batxilergoko ikasleek, Apirilaren 21ean eta 22an Domingo Agirreko eta Haztegi Ikastolako 5 urteko haurrek Liburutegira bisita gidatuak egin dituzte eta Apirilaren 27an, asteazkena, 18:30ean Jose Antonio Azpiazurekin literatur solasaldi irekia egingo da Udal Liburutegian, “Esclavos y traficantes: memorias ocultas del País Vasco” liburuaren gainean. Guzti horiez gain, Apirilaren 29an, ostirala, egingo da Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoari dagokion lehen zozketa. Gogoan izan, egitasmo hau maiatzaren 30erarte egongo dela indarrean.