Ostiralean, Xabier Amuriza bertsolari, idazle, ikerlari, hizkuntzalaria izango da gure artean.
"Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina" hitzaldian Lazkao Txikiren bertso, pasarte eta egoera ezagunak eta ezezagunak kontatu eta kantatuko dizkigu, apirilaren 22an, ostiralean, 19:30ean, Kultur Etxean.
Xabier Amurizak, maiatzean, bertso-erretiroa hartzeko asmoa dauka. Hori dela eta, ekainaren 17an, Durangoko Plateruenean egingo diote omenaldia. Beraz, bertsoarekin lotuta, ostiralean izango dugu azkeneko aldiz Legazpin.