Apirilaren 10ean, 13:00etan hasiko da Latxartegi Aretoan, Legazpi Musika Bandak eskainiko duen Udaberri kontzertua. Kontzertu honetarako, ohiko zuzendariaz gain, gonbidatutako zuzendari batek hartuko du taldea gidatzeko ardura, Guillermo Joaquin Ruiz Cruz jaunak (Donibane Lohizune), 2015eko martxoaz geroztik Irungo Bandako zuzendari ordea.
Zuzendari gonbidatuarekin egingo den lehen kontzertua izango da honakoa, baina ez azkena. Datorren urtean Bandak 150 urte beteko dituela eta egin asmo dituzten ospakizun ekitaldien, aurrerapen gisa, aurten eskainiko dituzten kontzertuetan errepikatuko dute zuzendari gonbidatuen presentzia.
Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 12:30ean irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.
Hona taldeak eskainiko duen egitaraua:
1.-La madrugà.........................Abel Moreno
Procesioko Martxa
2.-Suspiros de España...........A.Alvarez
Pasodoblea
3.-Katiuska.............................P.Sorozabal
aukeraketa (1.zatia)
4.-El honor de un caballero.....M.A.Mas Mataix
Kristau Martxa
5.-Florentiner marsch................J. Fucik
Martxa
Zuzendariak: Guillermo Joaquin Ruiz Cruz
Jesus Castillejo Ezpeleta