Udalak bilera batera deitzen ditu Kale Nagusiko bizilagun eta merkatariak. Bilera hori apirilaren 7an, arratsaldeko 15:30ean izango da udaletxeko Batzar Aretoan.
Kale Nagusiko 21 bizilagunek eta 3 merkatariek Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko proiektuaren 2. faseari buruz hitz egiteko bilera egitea eskatu dutela ikusirik, gobernu taldeak bilera hori apirilaren 7an, ostegunean, arratsaldeko 15:30ean, udaletxeko Batzar Aretoan egiteko deia egin du.