pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hondakinen prebentziorako europako astea
25
Aza
2015

Hondakinen prebentziorako europako astea

"Etxeko Ura", beirazko ontzien gaineko kontzientziazioa eta etxeko hondakinen bereizketa

Urtero, Legazpiko Udalak Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatzen du. Aurten azaroaren 21etik 29ra doan astea da eta ekimen horren helburua hondakinak murrizteari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari buruz sentsibilizatzea da.
 
Hondakinen prebentzioa bultzatzeko aurtengo kanpainak hiru jomuga izango ditu:  ostalaritza, beirazko hondakinen sorrera eta etxeko hondakinen gaikako bilketa.
 
"ETXEKO URA” KANPAINA
Aurtengo kanpaina, jatetxeetan kanilako ura eskaintzeko eskualdean iaz hasi zen kanpainaren jarraipena da. Hauek dira kanpainaren bultzatzaileak: Kutxa-Ekogunea, Uggasa eta Urola Garaia Mankomunitateko 4 Udalak. Horiez gain, gure udalerrietan ura kudeatzen duten Gipuzkoako Ur Partzuergoak eta Aquarbe enpresak hartzen dute parte kanpainan.
 
Orain arte 24 izan dira aurreko urteetan hasitako kanpainara batu diren jatetxeak. Legazpin, zehazki, ondorengo jatetxeak dira dagoeneko parte hartzen ari direnak: Aitxuri, Katilu, Ibai-ondo, Mandiola, Mirandaola, Elizondo eta Goierri. Aurtengo kanpainan parte hartzaile berriak bilatu nahi dira.
 
“Etxeko ura” kanpainak hiru helburu ditu:
1. Plastikozko botilek sortzen duten ingurumenaren gaineko eragina murriztea
2. Kanilako uraren kalitatea agerian ipintzea 
3. Kontsumo kontzienteagoaren aldeko aldaketak sustatzea
 
Hondakinen Prebentziorako Europako Astean zehar, bazkari eta afarietan jatetxeek kanilako ura eskaintzen duten era berean, uraren gaineko galdeketa bat emango diete bezeroei. Galdeketa hori beteko duenak kanpainan parte hartzen duen jatetxe bakoitzean egingo den zozketan hartuko du parte. Sariak ura era arduratsuan erabiltzeko lagungarriak diren produktuak izango dira: pitxerra, kaniletarako aireztagailua eta dutxarako kronometroa. 
 
Legazpiarrak, etxean nahiz jatetxeetan, etxeko ura edatera animatu nahi ditugu. Bi dira horretarako arrazoiak: batetik, gure eskualdeko uraren kalitatea bikaina dela eta, bestetik, botilaratutako ur ontzien hondakinak sortzea saihesten dela.
 
BEIRAZKO ONTZIEN HONDAKINAK BILTZEAREN GAINEKO KONTZIENTZIAZIO-KANPAINA
Legazpin oso onak dira beiraren bilketaren emaitzak baina oraindik hobetu egin daiteke emaitza hori. 
 
Horretarako, Ecovidrio eta Sasieta Mankomunitatearen eskutik, datorren azaroaren 27an, goizetik, informazio-puntu bat jarriko da Euskal Herria plazan. Gune horretan hainbat ekintzen berri emango da: beira era egokian eta zuzen nola bereizi behar den azalduko da; legazpiarrek edukiontzi berdera bota daitekeen eta bota ezin daitekeenari buruz izan ditzaketen zalantzak argituko dira: adibidez, zer egin behar den kortxoekin, kontserbako poteen estalkiekin edo puskatutako baxerako ontziekin….
 
Kanpaina horrekin birziklatzera eramaten den beiraren bilketaren portzentajea igo eta jasotzen denaren kalitatea hobetzea  nahi da, hau da, beira jasotzeko edukiontzi berdean pilatzen diren beira desberdinen hondakinen kantitatea murriztu nahi da.
 
Azaroaren 27an Euskal Herria plazara joango diren pertsonak Ecovidrio eta Sasieta Mankomunitateak jarriko duten karpara hurbil daitezke eta, bertan egongo diren ingurumen-hezitzaileekin hitz egin dezakete eta galderak egin, haiek gustura hartuko dituzte eta.
 
HONDAKINAK:ZER NON.BA AL DAKIGU NOLA SAILKATU?
Legazpiko Udalak, Sasieta Mankomunitatearekin batera, hitzaldi batzuk antolatu ditu etxeko hondakinak zuzen bereizten sakontzeko. 
 
 
Hitzaldi horiek Sasieta Mankomunitateko ingurumen-hezitzaileek emango dituzte eta helburu nagusia etxean hondakinak nola bereizi behar diren adieraztea izango da. Horrezaz gain, edukiontzi bakoitzean utzi behar diren hondakinei buruz egon daitezkeen zalantzak argituko dituzte, edukiontzi horian utzi behar diren plastikozko hondakinen eta ontzien hondakinen artean dagoen aldea argitzen saiatuko dira, Garbigunera zer eraman behar den azalduko dute edo ostegunetan bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren bidez zein motako hondakinak jasotzeko diren adieraziko dute,…
 
Hitzaldi horiek Eli Perez Arizmendi Sasieta Mankomunitateko teknikariak emango ditu.
 
Eguna Ordua Lekua Hizkuntza
Abenduaren 1ean 19:00etan Domingo Agirre eskolan Gazteleraz
Abenduaren 2an 19:00etan Kultur Etxean Euskaraz

Albiste guztiak