pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Familia talde bezala”, Urola Garaiko Mankomunitateko Familientzako Orientazio Zerbitzuak, Etxadiren bidez eskaintzen denak, aztertzen duen gaia
25
Aza
2015

“Familia talde bezala”, Urola Garaiko Mankomunitateko Familientzako Orientazio Zerbitzuak, Etxadiren bidez eskaintzen denak, aztertzen duen gaia

Urola Garaiko Mankomunitateko Familientzako Orientazio Zerbitzuak, Etxadik eskaintzen duenak, Familia talde bezala nola jardun behar dugunaren inguruko argibideak ematen dizkigu oraingo honetan. Horretarako ezinbestekoa izango da nola komunikatzen garen horretan hausnartzea. Behin gure arteko komunikazioa eta elkar entzutea hobetzen direla, orduan familiako kide guztiek errespetatuko dituzten arau bateratuak ezartzearen garrantziaren inguruan sakonduko dugu.

 

Azken hamar urtetan Etxadik hainbat aholku eskaini dizkie Urola Garaia Mankomunitateko familiei. Guzti horiek eskuragarri dituzue udaletxeko web gunean: www.legazpi.eus (Zure zerbitzura / Bestelako zerbitzuak / Etxadi).

 

Mankomunitateko zerbitzu honek, familien funtzio ordezkaezinak suspertzeko alternatiba izan nahi du, hazkuntza lanetan segurtasunez jarduteko. Internet erabiltzeak, zerbitzurako sarbidea berehalakoa izatea ahalbidetzen du konfidentzialtasun testuinguru batean, aditu taldearekin bakarkakoa eta jarraitua den elkarrekintza garatzeko aukera ematen duelarik.

 

Nola erabil dezakezue zerbitzu hori?

 

Telefonoz 94.405.15.49 zenbakira deituz, astearteetan 11.30etatik 13.00etara eta 17.00etatik 18.30etara

 

Internetez Etxadiko webgunean sartuz (www.etxadi.org). Bertan, “Egin zure kontsulta” ikonoa aurkituko du eta bertan klik eginez, “Urola Garaia Mankomunitatea” erreferentzia egiten dion ikonoa aurkituko du. Lotura horretan, kontsulta egiteko galdetegiak agertuko zaizkio eta hauek bete eta bidalita, kontsulta egiterik izango da (https://usuarios.etxadi.org/eu/?whatform=selectform&whatid=2).

 

Posta arruntaz. Familiak, kontsulta ondorengo helbidera idatziz eta zuzenduz egin dezake: Etxadi. Máximo Aguirre kalea 18 bis, 5.solairua, 10. dptua 48011 Bilbo.

 

Edozein kasu izanda, erantzunean kasu bakoitzari egokitutako orientazio espezifikoa eskainiko da, programa zehatz bat, bibliografia edota beharrizanen araberako orientazioaren bidez.

 

Albiste guztiak