Legazpiko Udaletik jakinarazten dugu azaroaren 27an eta 28an Elikagai Bankuak estatu mailan jakien bilketa handia burutuko duela. Legazpik ere, Nagusilanen laguntzari esker, bat egingo du ekimen horrekin.
Ekimena aurrera eramango da Legazpiko Dia supermerkatuan eta kale nagusiko Eroski supermerkatuan; beraz, bakarrik Legazpiko Elkartasun Saskia eten egingo da azaroaren 27an eta 28an aipatutako bi supermerkatuetan.