pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gomendioak, jarri diren edukiontzi grisak erabiltzeari buruz
23
Aza
2015

Gomendioak, jarri diren edukiontzi grisak erabiltzeari buruz

Dagoeneko jarrita daude Legazpiko kaleetan

Dagoeneko jarrita daude edukiontzi grisak Legazpiko kaleetan.
 
Gogoan izan edukiontzi horietan errefusa bakarrik sartu behar dela, hau da, BIRZIKLATU EZIN DENA. Edukiontzi grisa egunero erabil daiteke, arratsaldeko 18:00etatik 00:00etara. Gailu elektronikoa dute edukiontziek eta ordu tarte horretan bakarrik ireki ahal daitezke; horretarako txartela hurbildu behar da eta soinu bat aterako du irekitzean. Poltsa barruan utzi ondoren, itxi egin behar da edukiontzi grisaren estalkia eta prest egongo da berriz erabiltzeko.
 
Edukiontzi grisa irekitzeko erabiliko den txartela, poltsa konpostagarriak hartzeko Gizarte-zentroan dagoen makinan erabiltzen dugun txartela izango da; txartel hori familia guztietara bidali zen orain dela bi urte.
 
Dena den, edozein arrazoi dela eta, norbaitek txartel hori ez badu, udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarrentzako arreta bulegoan eska dezake.
 
Modu berean, norbaitek edukiontzi marroia irekitzeko giltza behar badu, bulego horretan eska dezake.
 
Edukiontzi grisa jarri eta gero legazpiar bakoitzak erabakiko du hondakinak biltzeko zein sistema erabiliko duen; beraz, hondakin mota bakoitza dagokion edukiontzian sartuko da eta ez dira zabor-poltsak edukiontzietatik kanpo utzi behar.
 
Azkenik, eta hondakin-gai bakoitza behar bezala bereizteko ingurumen-heziketa ezinbestekoa dela aintzat hartuta, datorren abenduaren 1ean Domingo Agirre eskolan eta abenduaren 2an Kultur etxean, hitzaldiak eskainiko dira arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldi horiek Sasieta mankomunitateko Ingurumen-hezitzaileek eskainiko dituzte eta hondakinak zuzen bereizteari buruz legazpiarrek dituzten zalantzak argitzen saiatuko dira. 
 
Legazpik etxean sortzen diren hondakinak birziklatzearen aldeko apustu garbia egin du eta ingurumen-heziketarako saio horien helburua gure herritarrei laguntza eskaintzea da, guztiok batera norabide horretan aurrera egin dezagun.
 

Albiste guztiak