Joan zen ostiralean Malin gertatutako atentatuak gaitzesteko eta biktimeei eta senideei elkartasuna adierazteko, gaur, azaroaren 23an, eguerdiko 12:00etan eta udaletxe aurrean bost minutuko kontzentrazio isila antolatu dugu.
Joan den astelehenean Pariseko atentauei erantzunez egin genuen bezala, Legazpiko herriak erabateko irmotasunez gaitzesten du atentatu berri hau.
Une latz hauetan, Legazpiko Udaletik gure besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi diegu Mali hiriari eta Frantziako herri osoari.