pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroaren 24an 2016 Bidea egitasmoaren aurkezpen bilera Kultur Etxean
20
Aza
2015

Azaroaren 24an 2016 Bidea egitasmoaren aurkezpen bilera Kultur Etxean

Arratsaldeko 19tan

Jakingo duzue Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua Herritarren energia-olatuak. Elkarbizitzarako kultura izeneko proiektua gauzatzen ari dela. Amets eta ideietatik sortutako proiektu hau errealitate bilakatzeko garaian gaude orain, gizarte bateratu, ireki, konektatu eta landu bat sustatze bidean. 
 
Gauzatze prozesu honetan, berebiziko garrantzia du egitasmoak barne hartzen duen lurraldera hedatzeak. Lurralde eremu honek, Donostia ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Akitaniako herriak ere hartzen ditu bere baitan, eta honexegatik zuzentzen gatzaizkizue.
 
2016 Bidea da oraingo honetan aurkeztu nahi dizuegun egitasmoa. Pertsonen, familien eta, oro har, gizartearen eguneroko bizitza hobetzea bilatzen duen Bizitzaren itsasargiaren baitan sortutako proiektua da honakoa. Gure ondare ekologikoa ezagutzeko, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko paisaia naturaletan barrena diseinatutako ibilbidea proposatzen du eta bizitza osasungarria eta adierazpen artistiko-kulturala elkartzen dituen apustua da. Aurrez zehaztutako 32 etapek osatzen dute 2016 Bidea eta mendiaz gozatzeko proposamen berritzailea dela esan daiteke, mendizaleei kultura eta kulturazaleei mendia eta bizitza osasuntsua gerturatzen dizkielako. 2016 urtean zehar, martxotik urrira bitartean, txangoak antolatuko dira igandeetan eta irteera horietan, txangozaleek eta kultur zaletuek ikuskizun eta adierazpen artistikoez gozatu ahal izango dute, ingurune naturalean bertan eta herriguneetan.
 
Egitasmo honen programazio artistiko-kulturala diseinatu eta gauzatzeko, guretzat funtsezkoa dela zuen udalerriaren parte hartzea. 
 
Era honetan, elkar ezagutzeko lehenengo urratsa datorren asteartean, azaroaren 24an, egingo dugu. Egun honetan, zurekin eta zuen udalerritik igaroko den etapako gainontzeko herrietako alkate, tokiko garapen agentzietako arduradun, kultur- eta turismo-teknikari, tokiko kultur eragile eta mendizale elkarteekin elkartzea gustatuko litzaiguke 2016 Bidea proiektua aurkeztu eta bertan nola partu dezakezuen azaltzeko.
 
Noiz: Azaroak 24, asteartea
Lekua: Legazpiko Kultur Etxea. 
Ordua: 19:00etan
Aurkeztuko diren etapak: 13, 14, 15, 16 eta 17
Topaketara deitutako udalerriak: Oñati, Legazpi, Zumarraga, Zerain, Zegama, Mutiloa
 

Albiste guztiak