Azaroan Musika aurrera doa eta aste hau izango dugu inondik ere indartsuena, Santa Zezilia egunaren inguruan biltzen baitira, musikarien zaindairiaren eguna ospatzeko, herriko taldeek egiten dituzten musika saioak. Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira eta ondorengo Doinua Big-Band taldearen emanaldia izango ditugu ostegunean, azaroaren 19an, zaindariaren eguna ospatzeko emanaldietako lehena.
Azaroaren 21ean, larunbata, 19:00etan parrokian izango den kontzertuarekin jarraituko dugu. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda. Eta ohi denez, laguntzaile bereziak izango dituzte hainbat piezetan.
Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuena herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez. Hona prestatu duten egitaraua:
1.-GOIZ DEIA TXISTULARI TALDEA
1.-Ohorezko kontrapasa ……………….Raimundo Sarriegi
2.-Zurekin……………………………………….Mikel Urdangarin
3.-Ondoan……………………………………..Xabier Zabala
Zuzendaria: Iker Azpeitia
2.-ALAITASUNA ERRONDAILA
1.-Bajo los puentes de Paris…………….Vicent Scotto
2.-Lela …………………………………………….A. Castelao
3.-Pottoka mendian ………….…………..Jo. Maris
Zuzendaria: Olatz Aranguren
3.-SANTIKUTZ ABESBATZA
1.-Edelweis………………………R. Hmmerstein
2.-Ara non diran………………J.L.Blascoren moldaketa
3.-Un canto a Galicia…….J.L.Blascoren moldaketa
4.-Chiquitita……………………J.L.Blascoren moldaketa
Zuzendaria: Marian Lasa
4.- LEGAZPI MUSIKA BANDA
1. Lassus trombone..................Henry Fillmore
Zuzendaria: Jesus Castillejo
5.-BANDA-TXISTULARIAK-DANTZARIAK
1.-Bere Aldian..................Antonino Ibarrondo
Fandangoa
2.-Nik eztakit......................Antonino Ibarrondo
arin-arina
Zuzendaria: Jesus Castillejo
6.-BANDA-ABESBATZA
1.-Kantaldia...............................Iñaki Urkizu
aukeraketa
Zuzendaria: Jesus Castillejo