Burdinola Elkarteak, berak argitaratuta, Felix Ibargutxik egin duten lana herritarrei aurkezteko liburuaren aurkezpen ekitaldia antolatu du datorren abenduaren 14an.
“Santa Maria kalea” du izenburu argitalpenak eta herritarrek Kale Zaharra izenez ezagutzen dugun kale horren nondik norakoak aurkezten dira bertan. Gaur egun Nafarroa kalea du izen ofiziala, Santa Maria kalea zen horren zatirik esanguratsuenak.
Ekitaldi ondorenean liburua eskuratzeko aukera izango da aretoan bertan.