2024urte hasieran hasitako prozesuak, Ezkurrenea eraikinean belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioak garatzeko proiektuak, bidean aurrera jarraitzen du. Uda aurretik, Ezkurrenea eraikinean garatuko den etxebizitzak izango dituen ezaugarriak zeintzuk izango ziren zehazteko, saio ireki ezberdinak burutu ziren. Saio horietan eraikinak bertan jasoko zituen erabilerak; etxebizitzak izango zuen izaera; espazioek izango zuten antolamendua; bertara sartzeko baldintza eta funtzionamenduaren inguruan aritu ziren herritarrak.
Bertan landutakoa udalean maila teknikoan aztertu ondoren, saioek emandakoa eta udal mailan emandako aurrerapausoen berri emango zaie herritarrei. Horretarako, abenduaren 11, asteazkena arratsaldeko 18:00etan Ezkurrenea eraikinean bertan egingo den itzulpen saiora hurbiltzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak.
Herritarren saioak emandakoak partekatzeaz gain, orain arte egin dena azalduko da eta proiektuak jarraituko dituen urratsak elkarbanatuko dira herritarrekin.