Gabonak gainean ditugu eta urtero bezala oraingoan ere Legazpiko kaleetan zehar kokatu diren gabonetako argiak piztuko ditugu. Gabonetako argiak ondo daudela ziurtatzeko frogak gaur egingo dira eta bihar, abenduak 5 iluntzean piztuko dira (osteguna), eta hortik aurrera egunero, iluntzetik gaueko 00.00ak arte.
Herriko puntu konkretu batzuetan argiak gau osoan zehar egongo dira piztuta, adibidez, auzoetako argi txikiak, herriko sarrera, Brinkola, Telleriarte edo Latxartegiko zuhaitza.
Urtarrilaren 7a izango da argiak piztuko ditugun azken eguna.