Urtea Zarzuela emanaldi batekin amaituko dugu. Tomas Bretonen “La dolores” eskainiko da bi zatitan, abenduaren 11an lehena eta azaroaren 19an bigarrena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
La Dolores Madrilgo Zarzuela Antzokian eskaini zen lehen aldiz 1895eko martxoaren 16an. Tomas Bretonek berak idatzi zuen libretoa, Feliú y Codina bere lagunaren lan batean oinarrituta.
Breton “opera espainolaren” aitzindaritzat hartzen da. Literaturan modan zegoen neo romantizismotik eta Italian opera egiteko estilotik urrundu eta obra dramatikoa sortu zuen Wagnerren estilora hurbilduz.
Jose Feliú y Codinak 1891ean idatzi zuen obra hori, Bartzelonatik Madrilera zihoala entzun zuen herri-kopla batean oinarrituta. Gaur egun, benetan existitu ote zen dioten teorien garrantzia alboratu ondoren, Sanchez Porterok dioenez, azterketa mitoa sortu eta gero eman zen literatur ekoizpenean zentratzen da.
PERSONAIAK
Elisabete Matos |
La Dolores |
Cecilia Díaz |
Gaspara |
Alfredo Portilla |
Lázaro |
Darío Schmunck |
Celemín |
Ángel Ódena |
Melchor |
Stefano Palatchi |
Rojas |
Enrique Baquerizo |
Patricio |
Santiago Sánchez Jericó |
Mandazaina edo kopla kantaria |
Zuz.: Antoni Ros-Marbá / José Carlos Plaza
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.