pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udal egutegiaren lehiaketa. Azaroko galderaren erantzuna: PLAZAOLAN
04
Abe
2024

Udal egutegiaren lehiaketa. Azaroko galderaren erantzuna: PLAZAOLAN

Galdera: Non aterata dago argazkia?

 
Azaroko argazkiaren inguruan…
 

“Patrixio Aundi” (Patrizio Elorza), papelerako nagusia, bere bi seme-alabekin: Plaxida eta Inazio. Plazaola baserria dagoen ingurutik aterata dago argazkia. Elizaren atzeko arkupeak egin gabe zeuden garai horretan. Atzean ikusten diren etxe guztiak desagertu dira: Gerranea (gaur egungo apaiz-etxea), Etxaestu (hiltegi zaharra), Ibarrategi edo Muruanea (Garin okindegia dagoen etxea), Beatakoa edo Nikasionea (Okela harategia dagoen etxea), Bikarioetxea (loteria-administrazioa dagoen etxea), Konpiterokoa eta Txortxikonea (oraingo Nafarroa kalea, 6).

Albiste guztiak