pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sasietak “garbi jokatu” kanpaina jarri du abian
25
Urr
2024

Sasietak “garbi jokatu” kanpaina jarri du abian

Lurrean zabor-poltsarik ez uztea da helburua

 

Legazpin hilean 1.500 kilo zabor-poltsak biltzen dira batez beste, hau da, 18 tona urtean. Edukiontzietan uzten ez diren zabor-poltsak dira, eta, lurrean daudenez, zikinkeria asko sortzen dute, ezin dira birziklatu, eta gainera oso garestia izaten da horiek biltzea eta tratatzea.

Herritarrak arazo honen inguruan kontzientziatzeko asmoz, Sasietako Mankomunitateak "GARBI JOKATU" izeneko kanpaina jarri du martxan. Datozen egunetan informazioa banatuko du etxeetan, hondakinak uzteko modu egokia gogoraraziz.

 

GOGOAN IZAN:

NAHITAEZKOA DA hondakinak bereiztea eta dagokion edukiontzian uztea. DEBEKATUTA dago zabor-poltsak lurrean uztea!

Zabor organikoa edukiontzi marroian utzi, beti poltsa konpostagarriak erabiliz, EZ ERABILI INOIZ plastikozko poltsarik.

Poltsa konpostagarriak doan hartu daitezke Gizarte Zentroko eta Laubideko makinetan.

Txartelak edukiontzi marroia eta grisa irekitzeko balio du, baita makinan poltsa konpostagarriak lortzeko ere.

Txartela galdu baduzu, beste txartel bat lor dezakezu Herritarren Arretarako Bulegoan. Doakoa da.

Albiste guztiak