pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nola eragingo du klima-aldaketak Legazpin? Zer egin dezakegu?
04
Urr
2024

Nola eragingo du klima-aldaketak Legazpin? Zer egin dezakegu?

Klima eta Energia Plan bat Legazpirako

 

2023an, Legazpiko Udalak  klima eta energia plan bat diseinatzeko beharra nabarmendu zuen, datozen urteetan klima-aldaketari aurre egiteko hartuko den bidea sendotu ahal izateko. Horrela, Udala herrian klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko plan bat garatzen ari da hilabete hauetan, BARRIZAR kooperatibaren eskutik.

 

Plan horrek 7 urteko ibilbide-orri bat finkatuko du, eta, Europar Batasunaren helburuak betetzeaz gain, honako helburu hauek izango ditu: tokiko energia-subiranotasuna bultzatzea, kanpotik datozen erregai fosilen kontsumoa murriztea eta pobrezia energetikoarekin amaitzea. Hau da, Legazpik trantsizio energetiko berde eta justu baterako bidea hartu nahi du poliki-poliki.  

Plan horren garapenak bi zati ditu: diagnostiko bat eta hurrengo urteetan garatuko diren ekintzak finkatzen dituen atal bat. Ekintza horien eragina aldian-aldian ebaluatuko da.

 

Diagnostikoaren ondorio batzuk

 

Orain arte, energia-kontsumoari eta berotegi-efektuko gasen isurketari buruzko informazioarekin zerikusia duen diagnostikoa egin dugu. Diagnostiko hori joan den irailaren 26an aurkeztu zen Legazpi Klima 2030 Foroan. Besteak beste, hauek dira ondorio garrantzitsuenak:

  • Mende amaierarako, tenperatura 13ºC-tik 17ºC-ra igo daiteke, eta euria % 15 murritz daiteke. Herritarrak bero-boladetatik babestu behar ditugu. Uholde-arriskua handituko da bai eta lehorteen maiztasuna ere.
  • Mugikortasuna da herrian CO2 isuri gehien sortzen duen sektorea (guztizkoaren % 41,7).
  • Legazpiko etxeetan gas naturalaren mendekotasun termiko handia dago.
  • Udalerrian bertan sortutako energia kantitatea txikia da oraindik, sektore publikoan izan ezik, nahiz eta energia berriztagarria sortzeko potentzial handia dagoen.

 

Diagnostikoa osatzen lagunduko diguzu?

 

Diagnostikoa osatzeko, klima-aldaketak Legazpin duen eraginari buruz duzun iritzia jakin nahi dugu. Horretarako, galdera-sorta hau betetzera gonbidatzen zaitugu:

 

KLIMA ETA ENERGIA-GALDETEGIA

Eskerrik asko!

Albiste guztiak