Abuztuan Gizarte Zentroa irekitzeak iaz izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere zerbitzua zabalik mantentzea erabaki du Udalak.
Oporrak direla eta taberna itxita egongo den arren, Gizarte Zentroak abuztuko arratsalde guztiak irekitzen jarraituko du, eta instalazioak eta zerbitzuak arratsaldeko 17:00etatik 20:30era erabili ahal izango dira. Asko eta asko dira egunero Gizarte Zentrora joaten diren legazpiarrak, eta garrantzitsutzat jo da oporretan zerbitzua irekita mantentzea.