Astelehenean Amaia Aizpurua zinegotziak "Chillidaren hitz galduak" lehiaketaren sariak banatu zituen.
Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuen irabazleak Ainhoa Gracia, Ainhoa Gonzalez, Elisabeth Agirre, Andrés Pereiro eta Rosa Mª Pinedo izan ziren.
Saritutako sei legazpiarrek, Ilinti Elkartearen dendetako erakusleihoetan zeuden hitz galduak aurkitu zituzten eta eskultore ospetsuaren esaldia behar bezala osatu zuten:
"Zuhaitz baten modukoa naiz: sustraiak bere herrialdearen izanagatik, adarrak mundura zabalduta dauzkana"
Zorionak irabazleei!