Udalak, Cumenorte enpresaren bitartez, Domingo Agirre eskolako haur-hezkuntzako psikomotrizitate gelaren estalkia berritzen amaitu berri du.
Estalki zaharrak isolamendu-akabera zuen eta egoera kaskarrean zegoen, antzinatasun eta erabilera desegokiarengatik. Lan hauekin akabera materiala aldatu zaio teilatuari eta zorrotenak jarri zaizkio perimetro osoan.
Jarduketa honek 11.410,76 euroko aurrekontua izan du, BEZ barne, eta ekainean gauzatuko den Domingo Agirre eskolaren gimnasioko estalkiaren eraberritzearekin batera kontratatu da.