Herrietako kale, bidegorri, errepide eta bestelako bideetan seguru ibili daitezen, Bide Hezkuntza Formakuntza du aurten ere abian Legazpiko Udaltzaingoak. Orain arte Olazabalen (batxi 2), Haztegin (batxi 1) eta Domingo Agirren (LH2, LH4 eta LH6 ikasturtetan) Bide Hezkuntza Formakuntza egin du eta ekainean Haztegi ikastolan (LH2, LH4 eta LH6) arituko dira.
Haurren adinaren arabera moldatu du Udaltzaingoak formakuntza hau eta joko eta azalpen desberdinen bitartez arauak azaltzen dizkiete herriko haurrei, segurtasuna indartu nahian. Formakuntza saioetan lantzen direnak ondorengoak dira:
- LH2: arriskuak eta seinaleak identifikatzen laguntzeko saioak egiten dira. (7-8 urte)
- LH4: emozioak lantzen dira, besteak beste. Patinetearekin zirkuito bat egiten da eskolan, segurua eta seguru ez dena bereiztuz. (9-10 urte)
- LH6: bizikleta zein patinetearekin izan daitezken arrisku egoera desberdinak esperimentatzen dituzte haurrek herriko bideetan. (11-12 urte)
- Batxi 1 eta 2: alkoholaren arriskuak
Etorkizunera begira, Legazpiko Udaltzaingoaren asmoa formakuntza hau DBH2 eta DBH 4, eta gurasoak diren edo izango direnentzako ere zabaltzea da.